LOINAZ Txirrindulari Elkartearen gaur egungo ekintzak ondo zehaztutako hiru eremutan ematen dira.
1. Kadete mailako txirrindulari taldea
Antolakuntza, planifikazioa, entrenamenduak, lasterketetara joatea, laguntza teknikoa eta materiala.
2. Lasterketen antolakuntza
50 urte baino gehiagoko esperientzia lasterketak antolatzen, espezialitate desberdinetan —ziklokrosa, egun bateko probak, etapatan antolatutako probak— eta kategoria desberdinetan.
3. Zikloturista taldea
Urteko egutegiaren antolakuntza eta bertako kideei laguntza.



